2019(e)ko abenduaren 28(a)

Gabonak ikasten 3 urteko gelan

Gabonak heldu dira eta gure gela apaindu barik dago!!! Ez da posible!!! Zeozer egin behar dugu...


Aurten, 3 urteko gelan hainbat gauza politak egin ditugu gure esku txikiekin: gabonetako zuhaitzak kortxoarekin, datorren urte berria zoriontzeko postala, gure belengo estalpea... den dena ilusio handiarekin. Gure gela polit polita jarri dugu ere etxetik ekarritako apaingarriekin. Eskerrik asko aitak eta amak !!!

Las navidades han llegado y nuestra clase está sin decorar!! No puede ser, habrá que hacer algo...
Este año en el aula de tres años, hemos hecho un montón de cosas chulas con nuestras pequeñas manos: arbolitos de navidad con corchos, postales para felicitar el nuevo año, hemos puesto y decorado nuestro pequeño Belén dentro de clase... todo hecho con la mayor de las ilusiones. También hemos decorado la clase con cositas traídas de casa. Muchísimas gracias aitas y amas!! 

Feliz Navidad y feliz año nuevo!!!
Eguberri eta Urte Berri on!!!

 

2019(e)ko azaroaren 25(a)

Azaroak 25

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatzeko, 3 urteko haur bakoitzak bere puntu morea koloreztatu du. Eta bideo batean aurtengo leloarekin lotuta dagoen mezua utzi digute!!!


Ez da EZ

 

2019(e)ko azaroaren 5(a)

112 larrialdietarako telefonoa

Ikasturte honetan ere, bost urteko ikasleek (HH3) 112 LARRIALDIETARAKO
TELEFONOA tailerra izan dute Ertzaintzaren eskutik. Zer da 112 telefonoa, noiz eta nola erabili behar den. Horretarako, arrisku-egoerak identifikatzen dira eta une horietan lagungarri izango zaizkien segurtasun aholkuak ematen dira. Gure eskerrik beroenak ikastetxean izan ziren poliziei!!!


2019(e)ko maiatzaren 4(a)

Apirilak 23 ospatzen

Apirilaren 23an Liburuaren Eguna ospatzen da mundu guztian, irakurketarekiko gogoa sustatzeko asmoz. 1995ean UNESCOk apirilak 23 aukeratu zuen liburuaren eguna ospatzeko, gazteei irakurketaren onurak ezagunarazteko helburuarekin. Egun hau aukeratu zen, 1616. urteko apirilaren 26an William Shakespeare eta Miguel de Cervantes idazle ospetsuak hil bait ziren.

Egun berean Katalunian San Jorge (Sant Jordi) eguna da. Ospakizun honen arrazoia azaltzeko, ikastetxeko ama bat Haur Hezkuntzako 3 urteko ikasleekin izan da. MILA ESKER Anna!!!



303 urteko apirilaren 23an San Jorge hil zen. Kondairak dioenez, Kataluniaren hegoaldean dragoi bat bizi zen, inguruko biztanleak beldurtuta zituena. Egunero dragoiari pertsona bat jateko eraman behar zioten hiriterrek eta egun batean hiriko printzesari tokatu zitzaion. Erregeak laguntza eskatu zuen dragoiak bere alaba ez jateko eta Jorge izeneko zalduna agertu zen. Zaldunak dragoia hil zuen eta hortik aurrera Jorge zaldun nagusia bihurtu zen. Dragoiaren odolarekin larrosa bat osatu zen, zaldunak printzesari eman ziona, eta printzesak bere ausardia adierazten zuen poema idatzi zion. Hortik dator liburua eta larrosa oparitzearen tradizioa. 

2019(e)ko martxoaren 6(a)

Inauteri kalejira

Mratxoaren 1ean ikastetxetik abiatu ginen mozorroturik eta Leioako kaleetan zehar bulebarrera heldu ginen. Bertan gela bakoitzak bere desfilea egin zuen eta bost urtekoek (HH3) dantza ederra egin zuten.



3 urte >> BEHIAK (animalien proiektua)
4 urte >> MOLI (gure maskota)
5 urte >> ERDI AROA (Erdi Aroaren proiektua)

2019(e)ko martxoaren 4(a)

Inauteriak 2019

Martxoaren 3an Haur Hezkuntzako ikasleek aurtengo inauteriak ospatu genituen. Maila bakoitzak mozorro bat aukeratu zuen (urte batekoak ezik).
1 urte
2 urte >> KARRAMARROAK
3 urte >> BEHIAK (animalien proiektua)
3 urte >> BEHIAK (animalien proiektua)
4 urte >> MOLI (gure maskota)
4 urte >> MOLI (gure maskota)
5 urte >> ERDI AROA (Erdi Aroaren proiektua)
5 urte >> ERDI AROA (Erdi Aroaren proiektua)

2019(e)ko otsailaren 27(a)

"Cuéntamelo con Música" ipuinkontalaria

Otsailaren 20an, Cuentamelo_con_Música ipuinkontalari aparta izan genuen ikastetxean berriro ere. Haur Hezkuntzako ikasleak (HH) eta Lehen Hezkuntzako 1go eta 2. mailako (LH1 eta LH2) ikasleak joan ginen saio bikaina ikustera eta BIKAIN PASATU GENUEN!!!
Bideoak >> primerciclomercedariasleioa.blogspot.com/2019/02/cuentamelo-con-musica-ipuinkontalaria.html 



2019(e)ko otsailaren 14(a)

Bide-segurtasun tailerra

Ikasturte honetan ere, bost urteko ikasleek (HH3) BIDE-SEGURTASUN tailerra izan dute Ertzaintzaren eskutik. Gure eskerrik beroenak ikastetxean izan ziren poliziei!!!