2016(e)ko abenduaren 15(a)

5 urteko gelak

5 urteko geletan "Antzinako Egipto" proiektua bukatu dute. Faraoi bezala dantzatu ondoren haien aktibitateen bilduma erakusten digute.

Bideoaz gozatu baino lehen, eskerrak eman nahi dizkiegu familiei emandako laguntzagatik. Zoragarria benetan!


3 urteko gelak

 3 urteko haurrek (HH1) erakutsi nahi digute zein ondo pasatzen ari diren "Giza-gorputza" proiektua lantzen. Argazki guztiak ikusteko irrikitan gaude!




2016(e)ko abenduaren 2(a)

Maoriak 4 urte

Azken aste hauetan, 4 urteko geletan Maoriei buruzko proiektua landu dugu. Mila esker familiei zuen laguntzagatik, Eskolarekin bat lan egiteagatik eta irudimenz betetako ipuinak, kartelak eta abar ekartzeagatik.  Esan genuen bezala hemen dituzue proiektuaren argazkiak. Goza itzazue!


2016(e)ko abenduaren 1(a)

Azaroak 25

Emakumeen aurkako indarkeriari EZ esateko, Haur Hezkuntzako umeak bildu ginen patioan alebrije koloretsua osatzeko.