2016(e)ko abenduaren 15(a)

5 urteko gelak

5 urteko geletan "Antzinako Egipto" proiektua bukatu dute. Faraoi bezala dantzatu ondoren haien aktibitateen bilduma erakusten digute.

Bideoaz gozatu baino lehen, eskerrak eman nahi dizkiegu familiei emandako laguntzagatik. Zoragarria benetan!


3 urteko gelak

 3 urteko haurrek (HH1) erakutsi nahi digute zein ondo pasatzen ari diren "Giza-gorputza" proiektua lantzen. Argazki guztiak ikusteko irrikitan gaude!




2016(e)ko abenduaren 2(a)

Maoriak 4 urte

Azken aste hauetan, 4 urteko geletan Maoriei buruzko proiektua landu dugu. Mila esker familiei zuen laguntzagatik, Eskolarekin bat lan egiteagatik eta irudimenz betetako ipuinak, kartelak eta abar ekartzeagatik.  Esan genuen bezala hemen dituzue proiektuaren argazkiak. Goza itzazue!


2016(e)ko abenduaren 1(a)

Azaroak 25

Emakumeen aurkako indarkeriari EZ esateko, Haur Hezkuntzako umeak bildu ginen patioan alebrije koloretsua osatzeko.


2016(e)ko azaroaren 30(a)

Lagun berriak

4 urteko gelan, Aratzi esker, lagun berriak ditugu. Aratzek zapaburuak ekarri ditu gelara eta azaldu digu nola zaindu. Dirudienez, igel bihurtuko dira baina ez gaude oso ziur. Andereñoak esan du aldaketa hori metamorfosia deitzen dela. Zelako izen arraroa !




2016(e)ko azaroaren 21(a)

Faraoiak HH3

Ostiralean ikastetxeko 5 urteko haurrak faraoi bihurtu ziren eta bere dantzarekin denok gozatu genuen.


2016(e)ko azaroaren 13(a)

Maoriak HH2

Ostiralean, Haur Hezkuntzako ume guztiak Maorien dantzako ikusleak izan ziren. 4 urteko haurrek Kapa Haka dantza antzeztu zuten. Sinbolismoz betetako dantza honetan, Maorien jantziak, gerrikoak, maskarak eta tatuajeak ikusi ahal izan genituen.

Gutxi barru, argazki guztiak erakutsiko dizkizuegu!!


2016(e)ko azaroaren 9(a)

Egipto HH3

Ikastetxeko 5 urteko umeek Antzinako Egiptora bidaiatu dute. Bidaiaren aurrerapena duzue hemen  eta proiektuaren amaieran irudi guztien bilduma izango duzue.



Gela batzeko ordua

Gure ikastetxeko umeak azkarrenak dira gela batzen.


2016(e)ko urriaren 16(a)

Aita Zegriren eguna

Urriaren 11an Aita Zegriren eguna ospatu genuen eskolan. Bideo honetan Haur Hezkuntzako bigarren zikloan egindako jardueren laburpen bat erakusten dizuegu.


2016(e)ko urriaren 12(a)

Taldeko argazkiak

Asteartean haur hezkuntzako ikasleen taldeko argazkiak egin zituzten. Gabonak heldu aurretik familientzako eskuragarri izango dira.


2016(e)ko irailaren 27(a)

Mesedetako Andra Mari eguna ospatzen

Mesedetako Andra Mari eguna ospatu dugu Haur Hezkuntzako geletan, irudi, margo eta pintzelekin "lan" eginez.



2016(e)ko uztailaren 7(a)

2016ko proiektua: Erdi Aroa

"Un viaje a la Edad de los Castillos" hau izan da ikasturtean zehar garatu dugun proiektua eta ekainaren 10ean (euria aritu bazen ere) ikastetxeko patioan egindako jaialdia bere bukaera.

 

2016(e)ko ekainaren 21(a)

Etapa baten bukaera...

Hau da hirugarren mailako Haur Hezkuntzako ikasleen orla banaketan zehar ikusitako bideoa. Guztion gustokoa izango delakoan gaude!!!


2016(e)ko ekainaren 16(a)

Orla banaketa

Gaur orla banaketa izan da Haur Hezkuntzan. Hirugarren maila bukatzen duten ikasleek bere orla jaso dituzte tutoreen eskutik. Etapa bati bukaera ematen diote eta datorren ikasturtean hasiko den etapa berriari hasiera ematen diote: Lehen Hezkuntza.


4 URTE Ikasturte amaierako txangoa

Haur hezkuntzako 4 urteko haurrak Ugao-Miraballes-en izan ziren ekainaren 1-ean!!


2016(e)ko ekainaren 2(a)

Gurasoak eskolan

Maiatzaren 24an Erdi Aroko mozorroak prestatu genituen zenbait gurasoren laguntzaz. Hemen duzue arratsalde horretan egindako argazkiekin eratutako bideoa, denak lan ta lan ari dira. Eskerrikasko berriro ere parte hartu zenuten gurasoei.


Bi urteko ikasleen abestia

Hemen duzue Erdi Aroko proiektun bi urteko haurrek abestuko duten kanta etxean praktikatu dezazuen. Egin klik  hemen abestia entzuteko.
Mundu magikora heldu ginen,
mila piztien artean.

Ta ziegaren jaun maltxurra,
botereak eman zizkigun.

Barbaro zeu, arkero zeu,
akrobata, mago eta zalduna!

Dragoiak eta ziegak
infernu mundua,
itzalaren artean
izkutu egiten da.

Dragoiak eta ziegak
infernu mundua,
itzalaren artean
izkutu egiten da.

2016(e)ko ekainaren 1(a)

Nos vamos de excursión

 En la excursión de final de curso y relacionado con el proyecto global sobre la Edad Media que se está llevando a cabo en todo el colegio, el alumnado de Infantil visitará dos castillos:
  • El 13 de junio el alumnado de 3 años visitará el Castillo de Butrón ubicado en Gatika, edificado sobre una antigua torre medieval de la familia Butrón.
  •  El 1 de junio el alumnado de 4 años visitará el Centro de Interpretación Histórica de Ugao-Miravalles, con un programa didáctico orientado a profundizar en aspectos relacionados con la Edad Media.
  • El 2 de junio el alumnado de 5 años visitará también Ugao-Miravalles. 
ONDO PASA !!


2016(e)ko maiatzaren 31(a)

Erdi Aroko mozorroak egiten

Eskerrak eman nahi diegu gaur arratsaldean Erdi Aroko mozorroak egiten lagundu dizkiguten gurasoei!!! Eskerrik asko zuen laguntzagik eta parte hartzeagatik!!! Gracias por vuestra participación y ayuda!!!


2016(e)ko maiatzaren 30(a)

I am Happy I am Good

"I am happy I am good" es una canción de meditación infantil que los niños y niñas de 4 y 5 años cantan antes de empezar a trabajar por las mañanas y despúes del patio. Es un mantra que ayudará a los pequeños/as a concentrarse y a permanecer estables ante situaciones difíciles.


Para que puedan compartir  y "enseñar" a sus amas y aitas:

La letra de la canción...
I am happy (SOY FELIZ)
I am good (SOY BUENO, ESTOY BIEN)
I am happy
I am good
Satnam, satnam, satnam -ji! (VERDAD)
Wahe guru wahe guru wahe guru ji; (MAESTRO MARAVILLOSO)

Los movimientos...

2016(e)ko maiatzaren 22(a)

Blog berria haur hezkuntzan

Blog berri honi hasiera emateko, 2015eko urtarrilean, bakearen astearen ospakizunetan zehar egondako taldeko argazkiak dituzue hemen.