2017(e)ko martxoaren 22(a)

Ertzaintza. Bide segurtasuna

Gaur, martxoak 22, egun berezia izan da 5 urteko haurrentzat. Ertzaintza etorri da eskolara eta segurtasun arauak ikasi ditugu haiekin.
Hitzaldia amaitu eta gero heldu da eguneko momenturik onena : motorra!!
Motorrako klaxona jo dugu eta sirena jarri dugu.  Zelako emozioa sentitu duguna!
Ertzainek joan baino lehen margotzeko liburu bana oparitu digute eta etxera eraman dugu.
Eskolako beste haurrek ere, motorrak eta poliziak ikusteko aukera izan dute.
Bideo labur honetan gure eguna erakusten dizuegu:



2017(e)ko martxoaren 9(a)

Martxoak 8

Atzo, Emakume Langilearen Nazioarteko eguna ospatzeko #martxoak8 hormairudi koloretsu hauek egin genituen Haur Hezkuntzako geletan.