2019(e)ko maiatzaren 4(a)

Apirilak 23 ospatzen

Apirilaren 23an Liburuaren Eguna ospatzen da mundu guztian, irakurketarekiko gogoa sustatzeko asmoz. 1995ean UNESCOk apirilak 23 aukeratu zuen liburuaren eguna ospatzeko, gazteei irakurketaren onurak ezagunarazteko helburuarekin. Egun hau aukeratu zen, 1616. urteko apirilaren 26an William Shakespeare eta Miguel de Cervantes idazle ospetsuak hil bait ziren.

Egun berean Katalunian San Jorge (Sant Jordi) eguna da. Ospakizun honen arrazoia azaltzeko, ikastetxeko ama bat Haur Hezkuntzako 3 urteko ikasleekin izan da. MILA ESKER Anna!!!



303 urteko apirilaren 23an San Jorge hil zen. Kondairak dioenez, Kataluniaren hegoaldean dragoi bat bizi zen, inguruko biztanleak beldurtuta zituena. Egunero dragoiari pertsona bat jateko eraman behar zioten hiriterrek eta egun batean hiriko printzesari tokatu zitzaion. Erregeak laguntza eskatu zuen dragoiak bere alaba ez jateko eta Jorge izeneko zalduna agertu zen. Zaldunak dragoia hil zuen eta hortik aurrera Jorge zaldun nagusia bihurtu zen. Dragoiaren odolarekin larrosa bat osatu zen, zaldunak printzesari eman ziona, eta printzesak bere ausardia adierazten zuen poema idatzi zion. Hortik dator liburua eta larrosa oparitzearen tradizioa.