2017(e)ko abenduaren 16(a)

Gabonetako jaialdiaren abestiak

Etxean entseatseko gabon abestiak!!
¡Para ensayar en casa!

 "Elurra mara mara"
 "Goiko mendian"

"Kas-kas-kas atean"
"Olentzero"
 "Lo dago"

"Hator, hator"
"Alaken"
"Mendi aldetik datoz"
"We wish you a Merry Chrismas"

Gabonetako jaialdia

Gabonak direla eta, 2. zikloko ikasle eta irakasleek jaialdi txiki bat antolatu dugu zuen gustokoa izango delakoaren asmoz. Jaialdia abenduaren 22an izango da, goizeko 9:30etan ikastetxeko areto nagusian. Ikasleak artzain edo baserritar jantzita etorriko dira ikastetxera goizeko 9:00etan.
Familiak gonbidatuta daude!!!

Con motivo de la Navidad, el alumnado y profesorado del 2º ciclo de Infantil hemos preparado un pequeño festival que esperamos os guste. El festival se celebrará el 22 de diciembre, a las 9:30 de la mañana en el salón de actos del colegio. Ese día, el alumnado acudirá al centro vestido de pastorcit@s o aldeanit@s a las 9:00 de la mañana.
¡Las familias están invitadas!

2017(e)ko azaroaren 27(a)

Agur Maoriak

Gure proiektu txikia amaitu dugu!!!
Gauza pilo bat ikasi ondoren...
AGUR MAORIAK!!!
Hona hemen egun hauetan zehar egindako ekintzen bideo txiki bat.

Hemos terminado nuestro mini proyecto!!!
Después de aprender un montón de cosas...
AGUR MAORIAK!!!
Aquí tenéis una muestra de las actividades realizadas en estos días.

2017(e)ko azaroaren 15(a)

Maorien dantza

Kapa Haka


Haka edozein dantza tribal maori definitzeko balio duen berba da, baina maori tribuen guda-dantza espezifikoki aipatzeko erabili ohi da. Batzuetan ongietorri-dantza bezala erabiltzen da eta hau abegikortasun seinale da.

2017(e)ko azaroaren 14(a)

MAORIAK 4 urteko gelan

 Zeelanda Berrira joateko bidaia prest dago

"kia ora" maoriak!!!



Etxetik ekarritako materialarekin ormairudia egin dugu, gaia kontutan hartuz: animaliak, etxeak, janaria, ohiturak...


eta gela apaindu dugu.


Denok parte hartu dugu “marae” egiten.

 
 

Kiwi-a bi gauza ezberdin dela ikasi dugu: kiwi (fruta) eta kiwi (animalia).


Ideia benetazko maoriak izatea da, haien tatuaiak, jantziak eta dantza ikasiz. Horretarako gerrikoa egin genuen eta gerrikoaren seriea nola osatu pentsatu behar izan behar dugu.





Totem bat ere egin dugu...


eta "Vaiana" filma ikusi dugu.


 Gero Maorien dantza ikasi genuen (kapa Haka), Maoriez mozarratu ginen eta tatuaiak margoztu genituen aurpegian.  Azkenik haur hezkuntzakoei maoriak nolakoak diren eta bere dantza erakutsi  genien.


2017(e)ko urriaren 26(a)

Maoriak datoz!!!

Datorren astean 4 urteko ikasleak Zelanda Berriko Maorien proiektuarekin hasiko gara. Horregatik, laguntza eskatu nahi dizuegu Maoriei buruz ikertzeko eta gauza asko ikasteko. Adibidez: liburuak, irudiak, objektuak… eraman ditzakegu gelara.

Los alumnos y alumnas de 2º de Infantil vamos a empezar un proyecto educativo sobre los MAORÍES de Nueva Zelanda, por eso, os pedimos que nos ayudéis a investigar para aprender muchas cosas acerca de ellos. Por ejemplo, puedo llevar libros, imágenes, objetos, etc.

Eskerrik asko laguntzeagatik!!!


Haur Hezkuntzako Proiektuak 📹 bideoak YouTube 🠜

2017(e)ko urriaren 13(a)

Aita Zegriren eguna

Urriaren 11an, ikastetxean Aita Zegriren eguna ospatu genuen eta Haur Hezkuntzako ikasleek, denon artean, irudi eder bat osatu zuten.

Mesedetako Andra Mariaren eguna

Haur Hezkuntzako ikasleek Mesedetako Andra Mariaren eguna ospatu zuten irailaren 22an mural polit honetakin.

2017(e)ko irailaren 6(a)

Ikasturte berria martxan

Ikasturtea hasi da 1 eta 2 urteko haurrentzat. Adaptazio epea irailaren 6tik 8ra izango da.  Irailaren 11, 12 eta 13an goizez bakarrik etorri beharko dira ikastetxera eta irailaren 14tik aurrera goizez eta arratsaldez. Egun horretan jantoki eta autobus zerbitzuak ere hasiko dira ikasle hauentzat.

Facebook @mercedarias.leioa    Google+

2017(e)ko uztailaren 13(a)

Zein ondo pasatu genuen txangoetan!

Lagunekin primeran pasatzeko eta azken agurra emateko aukera izan genuen ikasturte bukaerako txangoetan. Hemen dituzue gure bideoak.

3 urtekoak Artziniegan

4 urteko piratak

5 urteko piratak


2017(e)ko ekainaren 17(a)

Eskerrik asko!

Eskerrik asko jaialdia prestatzen lagundu zigutenei eta ekainaren 9an gurekin egon ziren guztiei!!!

Madagascar (HH3)

La sirenita (HH2)

Trolls (HH1)

2017(e)ko ekainaren 11(a)

Ikasturte bukaerako txangoa

Maiatzaren 7an Haur Hezkuntzako 4 urteko ikasleak (HH2) Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan izan ziren. Museoak haur hezkuntzako ikasleentzat duen programan BIZITZA PIRATA HOBERENA DA! parte hartu zuten, ikasle eta irakasleek pirataren mozorroa jarri zutelarik ondoko argazkian ikusten denez.


Maiatzaren 14an 5 urteko ikasleak (HH3) museora doaz ere piraten bizitza ezagutzera. Ez ahaztu zure mozorroa!!



2017(e)ko ekainaren 4(a)

Txina 4 urte

Gure eskolako 4 urteko umeek (HH2) Txinara bidaiatu dute. Haien bidaia ezagutu nahi baduzue ikus ezazue hurrengo bideoa.


2017(e)ko apirilaren 21(a)

Euskal Astea 2017

Apirilaren 3tik 7ra Euskararen Astea ospatuko genuen ikastetxean. Egun horietan ikasle guztientzako ekintza ugari eta desberdinak izan ziren, baita Haur Hezkuntzako ikasleentzat ere.

Ikastetxeko zenbait irakasle prestaturiko KONTZERTUA


Bigarren Hezkuntzako 4. mailako ikasle talde batek Haur Hezkuntzako 
ikasleentzat prestaturiko ANTZERKIA https://youtu.be/2z8SqpMLT6E 


Ikasleek ikasitako EUSKAL DANTZAK


Haur Hezkuntzako ikasleen KORRIKA ikastetxeko patioan



2017(e)ko martxoaren 22(a)

Ertzaintza. Bide segurtasuna

Gaur, martxoak 22, egun berezia izan da 5 urteko haurrentzat. Ertzaintza etorri da eskolara eta segurtasun arauak ikasi ditugu haiekin.
Hitzaldia amaitu eta gero heldu da eguneko momenturik onena : motorra!!
Motorrako klaxona jo dugu eta sirena jarri dugu.  Zelako emozioa sentitu duguna!
Ertzainek joan baino lehen margotzeko liburu bana oparitu digute eta etxera eraman dugu.
Eskolako beste haurrek ere, motorrak eta poliziak ikusteko aukera izan dute.
Bideo labur honetan gure eguna erakusten dizuegu:



2017(e)ko martxoaren 9(a)

Martxoak 8

Atzo, Emakume Langilearen Nazioarteko eguna ospatzeko #martxoak8 hormairudi koloretsu hauek egin genituen Haur Hezkuntzako geletan.


2017(e)ko otsailaren 27(a)

Inauteriak 2017

Pasa den ostiralean Haur Hezkuntzako ume guztiek inauteri festa ospatu zuten. Hemen dituzue haien mozorroen eta aurpegi alaien argazkiak eta bideoak.

Mila esker bereziki bigarren zikloko familiei. Haien laguntzarekin kalejira zoragarria egitea lortu genuen.


2017(e)ko otsailaren 12(a)

Ipuin Kontalaria

Pasa den ostegunean, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Lehen Zikloko haurrek primeran pasatu zuten "Romeo eta Julieta" ikuskizunean. Ipuin kontalariaren eskutik On Kixotea, Shakespeare, eta "Romeo eta Julieta" ezagutu zituzten.


2017(e)ko urtarrilaren 3(a)

Giza gorputzaren proiektua

3 urteko haurrek (HH1), Gabonak heldu baino lehen, "Giza-gorputza" proiektua bukatu zuten. Hemen duzue haien esfortzuaren emaitza. 
Lan bikaina! Zorionak!


Gabonak

Urte berria ospatzeko Haur Hezkuntzako bideo pare bat oparitzen dizkizuegu.  Goza itzazue!